Abenduaren 14an Googleren hainbat zerbitzu erori ziren: Gmail, Youtube, Drive, Docs, Classroom, Meet, Home, Assistant…

GoogleHodeia ez da existitzen

Egoitz Gonzalezi ARGIA eta BERRIAn irakurri diodan bezala norbanako, enpresa, eskola, gobernu eta erakundeen Googlerekiko menpekotasuna agerian geratu da eta ez da osasuntsua.

Erabateko zentralizazioa ere agerian geratu da. “Smart” izeneko gailu batzuk funtzionatzeari utzi diote Googleren hodeiarekin konexioa ezin zutelako ezarri: aplikazio bidez kontrolatutako argiak, berogailuak…

Behin eta berriz esaten dugun bezala, hodeia ez da existitzen, beste norbaiten ordenagailua da, kasu honetan Googlerena.

Informazio gehiago: