Amazonen Alexaren Skill gehienek ez daukate pribatutasun politikarik

AlexaAmazonpribatutasuna

Alexaren skill-ak (ingelesez trebetasunak) ahots laguntzaileari funtzionalitate gehigarriak ematen dizkioten aplikazioak dira.

Alemania eta Estatu Batuetako ikerlariek Alexaren dendetako 90.000 skill aztertu dituzte. Horien hiru laurdenek ez daukate pribatutasun politikarik definituta. “Umeak” eta “Osasuna eta kirola” bezalako kategoria sentikorretan are okerragoa da egoera.

Esperimentu bezala enpresa handi baten izenean skill bat argitaratzea lortu zuten, identitate faltsutzeak eman daitezkeela erakutsiz.

Informazio gehiago