Baleafunk hemen da!

BaleafunkEuskaraFedibertsoaFunkwhaleSoftware libreaTeknologia burujabetza

Funkwhale instantzia bat sortu dugu: https://baleafunk.eus

Funkwhale musika eta podcastak ostatatu eta partekatzeko software libreko plataforma deszentralizatu bat da.

Funkwhale proiektuaren jokabide kodea oso interesgarria iruditu zait. Beste gauza askoren artean medikuen zin hipokratikoaren antzeko zerbait dago software garatzaileentzat: pertsonen ongizateari kalte egingo dion softwarearen garapenean parte hartzeari uko egiteko ardura etikoa daukagu.

https://funkwhale.audio/code-of-conduct/

Momentuz gure podcasta eta ARGIArenak daude bertan, baina lizentzia librea erabiltzen duten euskal musikari eta podcast egileei atea irekiko diegu.