Creative Commons lizentziek 20 urte bete dituzte

Creative CommonsJakintza libreaKultura librea

2001ean sortu zen irabazi asmorik gabeko Creative Commons erakundea eta 2002an izen bereko lizentziak argitaratu zituzten. Bi gertaera horien 20. urteurrena ospatzen ari dira.

Lizentzia libreen 20. urteurrena ospatzeko azken ekitaldia online egingo dute azaroaren 30ean bi txandatan: 4:00-6:00 eta 16:00-18:00, Euskal Herriko orduetan.

20 urte hauetan Creative Commons lizentziek zabalkunde handia izan dute munduan barrena. Euskal Herrian ere hala izan da, eta horren erakusgarri da euskarazko hedabide askok ere erabiltzen dituztela lizentzia libreak. Ez eztabaidarik gabe, ordea, ARGIAko Xabier Letona Biterik Eztabaida dago edukien partekatzeaz erreportajean azaldu zuen bezala.

Batzuetan, modu okerrean, zerbaitek Creative Commons lizentzia duela esaten da, bakarra balitz bezala, baina benetan lizentzia multzo bat da. Zazpi Creative Commons lizentzia daude, eta horietako bakoitzak baimen desberdinak ematen dizkio hartzaileari. Aipatu dugun erreportajetik, ARGIAk erabiltzen duen CC BY-SA 4.0 lizentziari esker, hartu dugun taula honek oso ondo azaltzen ditu Creative Commons lizentzien ezaugarriak:

Hodeia ez da existitzen podcastek eta albisteek ere Creative Commons BY-SA 4.0 lizentzia dute, noski.