Euskal Mastodon komunitateetan Irulegiko eskuaren emojia erabili daiteke

Emoji burujabetzaFedibertsoaMastodonSare sozialak

Elon Muskek Twitter erosiko zuela iragarri zuenean gertatuko uholdearen harira idatzitako artikuluan azaldu genuen bezala, Mastodonek abantaila asko ditu. Irulegiko eskuaren aurkikuntzak horietako bat jarri du lehen planoan: komunitate bakoitzak bere emojiak gehitu ahal izatea. Adibidez, hauek dira Mastodon.jalgi.eus eta Mastodon.eus euskal komunitateetan aurki ditzakezun emojietako batzuk: ahobizi eta belarriprest, Olentzero eta Mari Domingi, sagardo botila, Korrikaren lekukoa, ikur antifaxistak, feministak, ikurrina, Nafarroako bandera eta beste euskal ikur batzuk, Gaysper, trans eta bi banderak, Mitxelena XVI.a, Creative Commons lizentzien sinboloak…

Atzo geroztik emoji berri bat erabil dezakete mastodonte euskaldunek: “Sorioneku” gisa ezagun egin den Irulegiko eskua. Honela iragarri zuen Mastodon.eus-eko admin kontuak Irulegiko eskuaren emojia gehitu izana:

Mastodon.jalgi.eus komunitatean ere laster gehitu zuten. Bi komunitateen arteko sintonia ona argi ikusten da:

Euskal tutlariek bere egin zuten ikur berria hasiera-hasieratik:

Bi euskal komunitateak eta munduko beste asko elkarren artean lotuta edo federatuta daude. Beraz, aukeratu nahi duzuna eta zatoz Fedibertsora!