Facebookek badaki Instagram kaltegarria dela erabiltzaileentzat, bereziki neska nerabeentzat

FiltrazioaInstagramSare sozialak

Instagramen erabiltzaileen %40tik gora 22 urtetik beherakoa da. Nerabezaroa garai zaila da eta Instagramek egoera okertu egiten du. Iragazkien bidez itxuraldatutako edertasun irrealak ezinezko helburuak inposatzen dizkigu, gure burua onartu eta maitatzea asko zailtzen dutenak. Azken urteetan Snapchat disforia kontzeptua agertu da: iragazkien bidez lortutako irudiaren antza izateko kirurgia estetikoak egitea. Barne ikerketa baten arabera neska nerabeen %30ari beren gorputzekin deserosoago sentitzea eragiten die Instagramek. Beren burua hil nahi izan duten gazteen portzentaia adierazgarri batek sentimendu hori Instagramen hasi zela diote.

Albiste hau Facebooken inguruko monografiko baten parte da:
Facebookek badaki bere produktuek gorrotoa sustatzen dutela eta kaltegarriak direla, baina hala ere irabaziak handitzearen aldeko apustua egiten du, pertsonen kaltetan

Informazio gehiago: