Hardware libreko BeagleV plaka aurkeztu dute

BeagleVHardware libreaRISC-V

BeagleV-a (“Bigol bost” ahoskatua) Raspberry Pi-aren antzerako plaka bat da, ordenagailu txiki bat. Berritasuna hardware librea izatea da. Raspberry Pi-a ARM arkitekturan oinarritua dago eta ez da hardware librea, BeagleV-a aldiz bai, 2010ean sortutako RISC-V (“risk bost” ahoskatua) izeneko arkitektura berri batean oinarritua dagoelako.

Alde onak:

  • Guztiz librea
  • Energia eraginkortasuna

Alde txarrak:

  • Ez da RPi-a bezain ahaltsua.
  • RPi-a baino garestiagoa da. Hala ere, orain arteko RISC-V arkitekturako gailuak baino askoz merkeagoa.

Informazio gehiagorako: