Hezkuntzan Librezaleren agerraldia Eusko Legebiltzarrean

EH Bildu talde parlamentarioak eskatuta, Hezkuntzan Librezaleko Diana Francok Hezkuntza Batzordean hitza hartu zuen, irakaskuntzan software libreko tresnen erabilpena aldarrikatu eta multinazionalekiko menpekotasunaren arriskuez ohartarazteko: ikasleen pribatutasuna, Chromebook-en zaharkitzapen programatua, euskara Google edo Microsoften kapritxoen menpe geratzea…

EAJko Aitor Urrutiak botatakoek harridura eragin zuten. Hitzez hitz hau esan zuen: “Hemen, azkenean segurtasun kontuak dira funtsezkoak gaur egun software librearen hautu hori ez egiteko”. To eta no. Harrapazank.

Informazio gehiagorako:

Elkarbanatu
Menua