Kontrol biometriko masiboa debekatzeko eskatu diote Europar Batasunari

Europar BatasunaKontrol biometrikoapribatutasunaZelatatze masiboa

Datu biometrikoak datu pertsonalak dira. Gure gorputz eta portaerak aztertuz gu identifikatzeko erabili daitezke, eta erabiltzen dira. Hain zuzen ere, hori da Reclaim you face (euskaraz ‘aldarrikatu zure aurpegia’) mugimenduak eragotzi nahi duena. Horretarako, Europar Batasunari teknologia biometrikoak erregulatzeko eskatzeko sinadura bilketa hasi dute, kontrol sozial eta zelatatze masiborako erabil baitaitezke, giza eskubideen kaltetan.

Informazio gehiago: