Kubatar guztiek uda aurretik hartuko dute txerto nazional eta publikoa

COVID-19KubaOsasun burujabetzaTxertoak

ARGIAko Pello Zubiria kazetariari esker ezagutu dugu albistea. Berak dioen bezala, Kubak lezio bat eman dio munduari, herrialde txiki batek bere osasun burujabetza nola zaintzen duen erakutsiz. ‘Soberana 02’ txertoa %100ean baliabide publikoz finantzatu eta ekoiztuko dute. Zoritxarrez salbuespena dira multinazional farmazeutikoak nagusi baitira gainerako herrialdeetan.

Kubak txerto kontuetan aspalditik du eskarmentua. Soberana sortu duen institutuak Finlay izena du, XIX. mendean sukar horia eltxoek kutsatzen zutela aurkitu zuen zientzialari kubatarraren omenez. 1934tik ari dira txertoak sortu eta garatzen: baztangaren aurkakoa, tifusaren, tuberkulosiaren, errabiaren eta tetanoaren kontrakoak…

Informazio gehiagorako: