Lehenengo konexioak egiteko prest dago Zuntz Optikoa Zumaia sarea

AzpiegiturakGuifi.netTelekomunikazio burujabetzaZumaiaZuntz Optikoa Zumaia

Aurreko saio batean aurkeztu genuen Zuntz Optikoa Zumaia sarea. Udalak, Guifinet fundazioak eta operatzaile txiki batzuek elkarlanean zuntz optikozko azpiegitura publikoa herri osoan zabaltzeko asmoa dute, baita askotan baztertuak izaten diren kanpoaldeko auzoetan ere.

Martxoan hasiko dira lehen konexioak egiten, dagoeneko hasi ez badira. Ekimen oso interesgarria. Aurrekoan esan genuen bezala, ea horrelakoak herri gehiagotara zabaltzen diren.

Informazio gehiago