Lemmy.eus jaio da: euskarazko web-foro irekiak

FedibertsoaLemmySoftware libreaTeknologia burujabetza

Lemmy software libreko fedibertsoaren parte den proiektu deszentralizatu eta federatu bat da.

Sortu berria den arren dagoeneko ia 100 erabiltzaile eta 20 komunitate inguru daude Lemmy.eus-en: euskalmemeak, errezeta begetalak, audioliburuak, software libre zalantzak… Edozeinek sortu dezake bere interesen araberako komunitate berri bat.

Arauak sinpleak dira: euskaraz idatzi, adeitsua izan, ez iraindu edo jazarri, publizitaterik ez. Jarrera intoleranteak debekatuta daude. Guztiok eroso egongo garen leku bat sortzea da helburua.

Informazio gehiago: