Linux Martera iritsi da

LinuxMarteSoftware librea

Otsailean Arabiar Emirerri Batuetako, Txinako Herri Errepublikako eta Ameriketako Estatu Batuetako misio bana iritsi da planeta gorrira.

Jakin dugunez NASAk hegaldatuko duen helikoptero txikiak Linux nukleoa eta JPL laborategiek hegaldien kontrolerako garatutako F’ (f prima) software libreko frameworka erabiltzen ditu.

Ez da software librea espaziora iristen den lehen aldia, aurretik Nazioarteko Espazio Estazioko ordenagailu eramangarrietan Debian erabiltzen dutela baikenekien, baina software librea beste planeta batera iristen den lehen aldia da!

Informazio gehiago