Robot batek gizakiei eraso die modu erabat autonomoan historian lehen aldiz

Robot hiltzaileakTeknologia ez da neutroaTurkia

Nazio Batuen Erakundearen txosten baten arabera, Turkiako armadaren drone batek tiro egin die Libiako talde armatu bateko kideei, bere kabuz, gizakien kontrolik eta agindu zehatzik gabe. Robot hiltzaile hauek 20 droneko taldetan mugi daitezke elkarren artean koordinaturik, jomuga identifikatu, tiro egin eta hurrengo helburuaren bila hasi. Kamikaze modua ere badute aldi berean hainbat pertsona hiltzeko.

Albiste beldurgarria da. Black mirror telesailetik aterea dirudi, baina benetakoa da. Maiz esaten dugun bezala teknologia ez da neutroa. Batzuen ustez erabilerak egiten du teknologia on edo txar. Robot hauek pertsonak hiltzeko sortu dituzte. Ez dago besterik. Fabrikatzaileek orduak igaro dituzte hiltzeko makina autonomo eta eraginkorrak sortzeko.

Isaac Asimov zientzia fikziozko idazleak 1942an sortu zituen Robotikaren hiru arauak. Horietako lehenak dio robot batek ez duela pertsonarik zauritu behar. Duela ia 80 urte… Badirudi ez dugula ezer ikasi. Robotikan eta orokorrean garapen teknologikoan etika funtsezkoa da.

Informazio gehiago: