Spotifyren patente berri batean erabiltzaileen ahotsa eta inguruneko soinuak grabatzea aipatzen dira

GDPRpribatutasunaSpotify

Grabazio horien helburua hainbat datu biltzea litzateke: egoera emozionala, generoa, adina, bakarrik edo norbaitekin zauden…

Spotify ez da erabiltzaileen egoera emozionalaren inguruko datuak erabiltzen dituen lehena. Badira aurrekariak. Duela urte batzuk filtrazio baten bidez jakin genuen Australiako Facebookek nerabe zaurgarriak identifikatu eta iragarleei haiei espreski zuzendutako publizitatea eskaintzen dietela.

Bestela ere Spotify-k erabiltzaileen izugarrizko datu pila gordetzen dituela gauza jakina da. Erabiltzaile batek Europako GDPR legea baliatuz eta email mordo bat bidali ondoren fitxategi batzuk jaso ditu. Fitxategi horietan Spotify aplikazioarekin izandako interakzio guzti guztiak daude. Den dena gordetzen dute.

Informazio gehiagorako: