Iratxe Acha: “Industria elektronikoan ez-bidezkoak diren praktikak naturaltasun guztiz bizitzen dira”

Euskara bilduaren titulua eta gaia  ‘Burujabetasun teologikoa’ izan da. Industria elektronikoan ez-bidezkoak diren praktikak naturaltasun guztiz bizitzen direla eta gauzak era desberdinean egin behar direla  ikusita, Fairphone enpresa sortu zen industria elektronikoa barrutik aldatzeko. Berez, salaketa-kanpaina bat bezala sortu ziren konflikto-iturri diren materialak gure mugikorretan eta industria elektronikoko produktu askotan, guk jakin barik, erabiltzen direla salatzeko. Mugikorrak edo industria elektronikoko enpresek ez dakite ezta ere nondik datozen materialak. Beharrezkoak dituzten konponenteak erosten dituzte haien jatorria ezagutu gabe. Hori jakin behar dugula, bai erabiltzaileek eta bai enpresek, pentsatzen du Fairphone Horregatik mapa hori egin dute materialak nondik datozen jakiteko.

Gero eta material gehiago fokuan sartuta daude azterketa hori egiten, eta lehenengo modelotik orain eskaintzen duten modelora, prozesu hori aberastu egin dute. Bai pertsonen zaintza-ikuspuntutik eta bai ingurugiroaren zaintzaren ikuspuntutik. 2020an 8 material zeuzkaten fokuan, eta 2023rako 14 material izango dituzte. Material horiek beraien mugikorretan sartzea lortu nahi dute %70ean. Hori da asmoa, ea ailegatzen diren. Beraien helburua eredu izatea eta jarraitzaileak lortzea da industria elektronikoan benetako aldaketa bat sortzeko. Enpresa oso txikia da eta hori badakite. Beraien apustua diseinu modularra da, non, adibidez niri modulu bat apurtzen bazait, modulu hori erosteko aukera daukat. Ez dabilen modulua kendu, erositako modulu berria sartu, itxi eta mugikorra erabiltzen jarraitu. Hori da diseinu modularrak errazten duena. Iraupen luzeagoko mugikorrak edukitzea.