‘Hodeia ez da existitzen’ Iametzak sortutako teknologia burujabetzari buruzko gunea da. Teknologiari eta euskarari buruz, eta bereziki teknologia burujabetzari buruz arituko gara, gai horren sozializazioa eta dibulgazioa egitea ezinbestekoa dela ulertzen baitugu.

Astean behin albisteak eta hiru hilabetetik behin podcastak

Saioa zabaltzeko Baleafunk.eus sortu dugu, musika eta podcastak entzuteko sare libre eta deszentralizatua. Helburua plataforma hori bera lizentzia libreak erabiltzen dituzten musikari eta podcast egile euskaldunen komunitateari zabaltzea da. Beraz, interesa daukan edonor kaixo@iametza.eus posta kontuaren bidez gurekin harremanetan jartzera animatzen dugu.