Gure datuak, den denak, Microsoft eta ChatGPTren esku. Uko egin migrazioari!!

LAB EHU
https://labehu.eus/blog/gure-datuak-den-denak-microsoft-eta-chatgptren-esku-uko-egin-migrazioari/

2020an EHUko zuzendaritza taldeak Unibertsitateko irakasle, administrazio eta zerbitzuetako pertsonala eta ikasleen posta elektronikoak Microsoft Office 365era migratzeko asmoa zuela jakin zen. Horren ondorioz, EHU ez dago salgai! UPV/EHUn pribatizazioen kontrako plataforma sortu zen. Sinadura bilketa abiatu zuten eta 700 atxikimendu baino gehiago jaso zituzten: unibertsitateko langileak, ikasleak, sindikatuak (LAB, CGT/LKN, STEILAS, CCOO eta ELA), eta norbanako zein taldeak (Izarkom, Ernai, Xenki, hack.in#badakigu eta Hezkuntzan Librezale). 2022ko ekainean LAB sindikatuak salatu zuenez 2022/2023 ikasturteko matrikularekin batera EHUko ikasle guztiei Microsoft Office 365 kontua derrigorrean sortuko zitzaien. Orain EHUk beste pauso bat emango du irakasle-ikertzaile eta administrazioko langile guztien kontuak O365ra migratuko ditu. LABek migrazioari uko egiteko deia egin du eta O365 alde batera uzteko eskatu dio unibertsitateko errektoretza taldeari.