Azaroaren 21ean “Komunikazio libreago baterantz trantsizioan” jardunaldia ospatuko dute Orereta-Errenterian, UEU, TEKS eta Badalab-ek antolatuta. Goizean kultura libre digitalarekin komunikatzeko tailerra egingo dute, Rita Barrachinarekin. Bazkalondoren hitzaldiak daude, HDGuneko Xabier Landabideak gidatuta. Marcel Costak sare sozialen metrikak birpentsatzearen inguruan hitz egingo du. Rita Barrachinak Fedibertsoko hizkuntza-aniztasunaren kudeaketa landuko du. Jarraian, Shine McShinek komunikazio askeago bateranzko trantsizioa izango du mintzagai, eta, amaitzeko, Marta G. Francok Twitter osteko komunikazio estrategiak. Hemen eman daiteke izena.
Komunikazio libreago baterantz trantsizioan
Badalab