Euskarazko Wikipedian lehen artikulua sortu zuten: Lurra

2001-12-06

2001eko abenduaren 6an Euskarazko Wikipedian lehen artikulua sortu zuten: Lurra. Euskarazko Wikipedia edo Euskal Wikipedia edonork editatu dezakeen Wikipedia entziklopedia librearen euskarazko edizioa da. 2004an 1.000 artikuluen langa gainditu zuen, eta geroztik goraka jarraitu du, bai kopuruan eta baita kalitatean ere: 2006an 10.000 ziren eta 2011an 100.000. 2024an ia 450.000 artikulu ditu eta 675 lagun ari dira aktiboki ezagutza guztion eskura lizentzia librearekin jartzeko lanean boluntario bezala.

Iturriak: