2020:
Google, Apple, Facebook, Amazon edo Microsoft bezalako enpresen esku uzten dugu gure eguneroko jardun teknologiko guztia. Horrela, gure kokapena, kontsumo ohiturak, bizitza erritmoak, pentsamendu erlijiosoa zein politikoa ezagutzen dituzte eta horiek erabiltzen dituzte negozioa egiteko.
Gainera, gure etorkizun teknologikoa, hau da, tresna zehatzek izango dituzten portaera eta ezaugarriak, hizkuntzaren tratamendua… konpainia horien erabakien esku uzten ari gara.
Baina gure datuen eta gure bizitzaren gaineko kontrola berreskuratu dezakegu. Iametzan teknologia burujabetzaren ikuspegitik dauden alternatibak denon eskura jarri nahi ditugu. Aukerak badaude.
Zertan lagundu ahal dizugu?
- Nextcloud instalatzea: neurrira egindako hodeia konfiguratzen laguntzen dugu, bakoitzak bere edukiak eta tresnak modu seguruan partekatzeko aukera izan dezan (egutegia, posta elektronikoa, argazkiak, dokumentuak…)
- Teknologia burujabetzari buruzko formazio saioak:
- Aholkularitza zerbitzu integrala
Informazio gehiago:
-
Udal komunikazio aholkularitza presentziala eta prentsa kabinete zerbitzua.
-
Komunikazio estrategia orokorraren definizioan aholkularitza.
- Udal Gobernuaren agerpen eta harreman publikoak lantzea eta zaintzea.
- Prentsa oharrak eta hedabideekin harremanak kudeatzea.
- Webgunea informazioz gaurkotuta mantentzea.
- Sare sozialen kudeaketa eta formazioa.
- Komunikazio plan bat partaidetza eta design thinking metodologiaren bidez lantzea: Ekialdeko barrutia
Informazio gehiago:
- Usurbil Zabalik: lokal hutsen webgunea.
Herriko erdigunean hutsik dauden lokal komertzialak berriz ere jardueraz betetzeko helburuarekin, erosle interesatuak eta saltzaileak harremanetan jartzea nahi da udalak sustatutako webgune honen bidez - Agintaldi plana online: Errenteriako agintaldi plana.
Agintaldi planean zehaztutako konpromiso politikoen eta lan-lerroei buruzko eta horien betetze mailari buruzko informazioa modu bisual eta grafikoan herritarrei helarazteko webgunea. - ARGIAren Fototeka
100.000 elementu biltzen dituen argazkiko artxiboa. Collective access tresna librea erabili dugu. Argazki kopuru handiak katalogatu eta modu sailkatu eta ordenatu batean eskuragarri izatea ahalbidetzen du. - Udal webguneak:
Neurrira egindako webguneak zein IZFEk prestatutako Liferay plataformaren gaineko parametrizazioak. - KaleINFO: Informazio pantailak kalean
Kaleko pantailak erabiliz, herritarrei udal informazioa jasotzeko beste kanal bat eskaintzea da helburua. Udalaren informazioa kudeatzeko dagoen gunearekin lotura informatikoak egiten ditu, informazio bera bi aldiz sartzen ibili beharrik gabe.
Akta gardena
Udalbatzarretako aktak jasotzeko produktua.
Bi zati ditu:
- Idazkari eta administrazio langileentzako barne tresna.
- Herritarrari zuzendutako atari publikoa, informazio administratibo guztia publiko jartzen duena.
Akta Gardenaren bidez, instituzio batek egiten duen edozein batzarren testigantza multimediek (audioek zein bideoek) balio legala izan dezatela lortu nahi da, eta modu horretan, instituzioen jarduna herritarrentzat ahalik eta gardenena izatea.
Akta Gardena proiektuaren oinarriak:
- Tramiteak erraztu: Idazkarien lan administratiboa erraztu nahi da.
- Euskara: euskararen presentzia bermatzea bilatzen dugu, hizkuntza teknologiak integratuz, besteak beste.
- Gobernantza publikorako IKT eredu berriak erabili nahi dira, herritarren parte-hartzea sustatzeko eta komunikazio eta eztabaida publikoa sustatzeko.
Zu herritarren Arreta Zerbitzuko barne aplikazioa
Errenteriako arreta zerbitzuko langileentzako iametzak neurrira garatutako tresna. Garapen hau Herritarren Arreta Zerbitzuko langileek hiritarrek eskatzen dioten informazioa ahalik eta azkarren eta errazen topatzeko helburuarekin egin da. Barne kudeaketarako softwarea erabiltzen du.
Software honen bidez arreta zerbitzua bera ebaluatu ahal izateko informazioa aztertzea da asmoa:
- Zenbat jendek egin dituen kontsultak
- Zer kanal erabiliz egiten diren kontsultak
- Zer motatako kontsultak egiten diren
Informazio gehiago:
Erabilera sustatzea
Euskararen erabilera gazteen artean sustatzen
Udal eta mankomunitate ezberdinekin elkarlanean gaur egun kezka nagusi bilakatu denari erantzuna eman asmoz ekimen ezberdinak jarri ditugu martxan:
Kuxkuxeroak: Gazteentzat erreferenteak diren musikari, aktoreekin ordu eta erdiko solasaldiak.
BEATeroak, Beat maker & Rap tailerra.
GFArekin proiektu pilotua, rapa eta euskara gazteekin lantzen. Rap musika gazteengandik gertu dagoen musika estilo bat dela aprobetxatuta eta hizkuntzarekin jolastea ahalbidetzen duela kontuan izanda, Gipuzkoako hiru gaztelekuetan tailerrak jarriko dira martxan, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako egitasmo pilotu baten baitan.