Nextcloud: IKA euskaltegien premietara egokituta
IKA euskaltegiaren premiei erantzuten dien Nextcloud instalatu berri dugu. Orain arte Feng Office erabili dute baina ematen dituen aukerak aztertu ostean, Nextcloud-aren aldeko apustua egin dute.
Feng Office edo edo Googlek eskaintzen dituen tresnekin alderatuta:
- Neurrira osatu daitekeen hodeia da Nextcloud-ena eta beraz, norbere premiei erantzuteko aplikazio edo tresna ezberdinak (egutegia, posta elektronikoa, atazak antolatzeko atala, dokumentuak editatu eta elkarbanatzeko…) konfiguratu daitezke bertan.
- Librezalek egindako lanari esker gehiena euskaratuta dago.
- Librea da, ez dago gure portaera edo ekintzen gaineko informazioaren premia duen multinazionalik hodei honen atzean.
- Doakoa da.
Proiektuaren xehetasunak
- Bezeroa: IKA euskaltegiak
- Data: 2019tik aurrera