Errenteriako Arreta Zerbitzuko langileen barne kudeaketarako softwarea
Errenteriako arreta zerbitzuko langileentzako iametzak neurrira garatutako tresna da honakoa, eta barne kudeaketarako softwarea erabiltzen du. Garapen hau Herritarren Arreta Zerbitzuko langileek hiritarrek eskatzen dioten informazioa ahalik eta azkarren eta errazen topatzeko helburuarekin egin da. Neurrira egindako software honen bidez arreta zerbitzua bera ebaluatu ahal izateko informazioa aztertzea da asmoa:
- zenbat jendek egin dituen kontsultak
- zer kanal erabiliz egiten diren kontsultak
- zer motatako kontsultak egiten diren
Hainbat hilabete iraun duen garapen prozesuan Scrum metodologia erabili dugu. Metodologia honetan lana fase txikitan, sprintetan, banatzen da. Sprint bakoitzaren hasieran, fase horren ezaugarritze nagusiak adosten genituen Errenteriako Udaleko arduradunekin eta fasea amaitzean, garapen lanek emandakoa baloratu, hurrengo sprint-a planifikatu ahal izateko. Lan egiteko modu honi esker bezeroak garapenean parte hartze zuzena du, eta bere beharretara egokitutako produktu bat izango duela ziurtatzen da.
Garapenean Laravel PHP framework-a erabili dugu. Laravel MIT lizentzia duen software librea da eta estimazio handia du garatzaileen artean. Github-en izar gehien dituen backend framework-a da, Ruby on Rails eta Django bezalako beste framework batzuen aurretik.
Proiektuaren xehetasunak
- Data: 2018tik aurrera