Zumaiako Udala: herritarrengandik gertu eraikita komunikazioa
Legazpi eta Ondarroako Udalean lan egin ostean, Zumaiako Udalean ari gara komunikazio aholkularitza eta prentsa gabinete zerbitzua eskaintzen.
– Komunikazio estrategia orokorraren definizioan aholkularitza.
– Udal Gobernuaren agerpen eta harreman publikoak lantzea eta zaintzea.
– Prentsa oharrak eta hedabideekin harremanak kudeatzea.
– Webgunea informazioz gaurkotuta mantentzea.
-Sare sozialen kudeaketa eta formazioa.
Udal komunikazio aholkularitza zerbitzu batean garrantzia berezia ematen diegu honelako kontuei:
– Udal Gobernu taldearen eta euren izaera eta asmoen ezagutza sakona izatea.
– Aurrera begirako estrategia komunikatibo egoki baten definizioa egitea.
– Udalaren barne funtzionamendua herritarrei zuzendutako komunikazio baldintzetara ahalik eta gehien egokitzea (arloen arteko koordinazio mahaiak egotea, komunikazio arina ahalbidetzeko fluxu informatiboak zehaztea…).
– Marketin izaerari baino, herritarrengandik gertu egongo den komunikazio euskarri eta bideak lantzea.
Proiektuaren xehetasunak
- Bezeroa: Zumaiako Udala
- Data: 2018tik aurrera
- Webgunea: Zumaiako Udala