1. iametza
  2. Proiektuak
  3. Bortzirietako euskara mankomunitatearen ataria

Bortzirietako euskara mankomunitatearen ataria

Bezeroa:

2023

| Webguneak eta web-aplikazioen garapenak

| Udal/Elkarte atariak| Euskara

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eskualdeko bost herrietako erakundea da, eta gizarte bizitzako arlo guztietan euskararen normalizazioa lortzea da bere helburua. Herriarentzako administrazioa denez gero, garrantzitsua da atari bat izatea eskualdeak dituen zerbitzu guztien eta azken albisteen berri emateko. Horregatik, hurbiltasun handiagoa transmititzeko eta sareetan erabiltzaile-esperientzia hobea ahalbidetzeko asmoz, Iametzatik webgunea eguneratu eta itxura berritu dugu.

Mankomunitearen logotipo historikoari uko egin gabe, webguneari itxura modernoagoa eta atseginagoa eman diogu, marka-irudi osatuago bat sortuz. Modu berean, testuzko eta ikus-entzunezko edukia berrantolatu dugu, erabiltzaileek bilaketa intuitiboago bat egin dezaten. Teknologiari dagokionez, WordPress software librean egina dago.