Hodeia ez da existitzen #09 – Hezkuntzan Librezaleko Iñigo Gebarari elkarrizketa

Elkarrizketa hau ARGIA astekariaren 2.772 zenbakian agertu da: https://www.argia.eus/argia-astekaria/2772/inigo-gebara-hezkuntza-librezale

“Hezkuntzan, jangelekin eta garbiketarekin egin bezala, digitalizazioan ere pribatizazioaren alde egin du Jaurlaritzak”
Euskal Herriko ikastetxeetako ikasle, irakasle eta gurasoen artean partekatzen den informazio publiko zein pribatuaren gehiengoa AEBetako multinazionalen eskuetan dago, eta haien software itxien bitartez kudeatzen da. Google Drive, Gmail, Hangouts, Meet, Chrome, Classroom, Calendar… Beren buruaren jabe izan nahi dutenentzat ez da abiapuntu polita, baina bada egoera hori irauli nahi duen jendea. Horien artean nabarmentzekoa da Hezkuntzan Librezale taldea. Iñigo Gebara taldekidea da eta abenduan EAEko legebiltzarrean izan zen Hezkuntza lege berriari ekarpenak egiten.

Iñigo Gebararen elkarrizketa irakurri hemen.