OpenAIk Kenyako langileei orduko 2 dolar baino gutxiago ordaindu zizkien ChatGPTren toxikotasuna gutxiagotzeko

Exclusive: OpenAI Used Kenyan Workers on Less Than $2 Per Hour to Make ChatGPT Less Toxic
Time
https://time.com/6247678/openai-chatgpt-kenya-workers/

ChatGPT Internetetik hartutako edukiekin entrenatua dago. Horien artean eduki sexistak, arrazistak eta bortxazkoak daude, eta jakina den bezala zer ikusi hura ikasi. Ondorioz, ChatGPTek ere modu horretako erantzun toxikoak emateko joera dauka. Time aldizkariaren ikerketa baten arabera ChatGPTren jabea den OpenAIk orduko 2 dolar baino gutxiago ordaindu zizkien eduki desegokiak etiketatuz tresnaren toxikotasuna gutxiagotzeko lanean aritu ziren Kenyako langileei.