Kloud 2025: Enpresa txiki eta ertainentzako diru-laguntzak

Zure zerbitzu digitalak hodeira migratzen lagunduko dizugu

Kloud programak Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta autonomoei 50.000 € arteko dirulaguntza eskaintzen die zerbitzu, datu eta aplikazio informatiko guztiak hodeiko inguruneetara migra ditzaten. Diru-laguntzaren eskaera egiteko epea 2025eko azaroaren 10ean bukatuko da.

Zer eskaintzen du?

Diru-laguntzaren bidez proiektuaren % 50a finantzatu ahalko da, enpresa bakoitzeko 50.000 € arte banatuz. Helburu nagusia euren zerbitzuak eta azpiegiturak barneko areto teknikoetatik edo Datuak Prozesatzeko Zentroetatik (CPD) hodeiko inguruneetara migratzea da. Horrez gain, egoeraren gaineko diagnostiko bat gauzatzeko eta hodeiko estrategiaren gaineko aholkularitza jasotzeko baliatu ahalko da, baita 12 hilabete arteko ostatatzea kontratatzeko ere.

Aholkularitza zerbitzua

Egoeraren diagnostikoa eta estrategia

Martxan jartzea

Instalazioa, pertsonalizazioa eta formazioa

Ostatatzea eta mantentzea

Eguneraketak eta arreta zerbitzua

Bonuan sartutako zerbitzuak

  • Enpresari egokitutako soluzio pertsonalizatua.
  • Partekatutako fitxategien biltegiratzea (gutxienez 1 TB).
  • Egutegia eta agenda.

Nori zuzenduta dago?

Nola lortu daiteke?

Erantzukizunetik salbuestea

Iametza Interaktiboak Agente Digitalizatzaile izateko baldintzak betetzen ditu, eta 2022/02/04an Kit Digital Programara atxikitzeko
eskaera aurkeztu zuen. Eskaera SOLI/2022/CO32/00047965 espediente-zenbakiarekin izapidetzen ari dira.

«Next Generation EU» Europako Funtsek finantzatutako Kit Digital programarako Agente Digitalizatzaileak atxikitzeko iragarkiak,
Espainiako Gobernuaren Eraldaketa eta Erresilientzia Berreskuratzeko Planaren barruan eta abenduaren 29ko ETD/1498/2021 Aginduan
araututa dagoenak, ezartzen du kontuan hartu beharko dela irailaren 29ko TransFP/1030/2021 aginduaren 9. artikulua, hau da, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema konfiguratzen duen hori.

Orrialde hau informatzailea baino ez da, eta ez dio Iametza Interaktiboa agente digitalizatzaileari esleitzen, harik eta agintaritza
eskudunak berariaz onartu arte.

Jarri gurekin harremanetan

Nextcloud softwarea zure erakundean ezartzeko zerbitzu profesionala kontratatzeko informazioa jasotzeko, bete honako formularioa:

Fill out this field
Fill out this field
Idatzi e-posta helbide egoki bat.
Zer zerbitzu profesionaletan daukazu interesa? *
Select an option
Fill out this field
You need to agree with the terms to proceed