Kloud 2025: Enpresa txiki eta ertainentzako diru-laguntzak
Zure zerbitzu digitalak hodeira migratzen lagunduko dizugu
Kloud programak Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta autonomoei 50.000 € arteko dirulaguntza eskaintzen die zerbitzu, datu eta aplikazio informatiko guztiak hodeiko inguruneetara migra ditzaten. Diru-laguntzaren eskaera egiteko epea 2025eko azaroaren 10ean bukatuko da.
Zer eskaintzen du?
Diru-laguntzaren bidez proiektuaren % 50a finantzatu ahalko da, enpresa bakoitzeko 50.000 € arte banatuz. Helburu nagusia euren zerbitzuak eta azpiegiturak barneko areto teknikoetatik edo Datuak Prozesatzeko Zentroetatik (CPD) hodeiko inguruneetara migratzea da. Horrez gain, egoeraren gaineko diagnostiko bat gauzatzeko eta hodeiko estrategiaren gaineko aholkularitza jasotzeko baliatu ahalko da, baita 12 hilabete arteko ostatatzea kontratatzeko ere.
Aholkularitza zerbitzua
Egoeraren diagnostikoa eta estrategia
Martxan jartzea
Instalazioa, pertsonalizazioa eta formazioa
Ostatatzea eta mantentzea
Eguneraketak eta arreta zerbitzua
Jarri gurekin harremanetan
Nextcloud softwarea zure erakundean ezartzeko zerbitzu profesionala kontratatzeko informazioa jasotzeko, bete honako formularioa:
