NextCloud
Bulego birtuala hodei pribatuan

Zer da nextcloud?

Telelana gero eta zabalduagoa dagoen garai honetan, gero eta beharrezkoagoa da bulego birtual baten funtzionalitate desberdinak eskueran izatea: dokumentuak partekatzea, bideo-deiak egitea, bilerak egutegi partekatu baten bidez koordinatzea…

Nextcloud funtzio horiek guztiak eta gehiago modu integratuan biltzen dituen softwarea da, norberaren zerbitzarian instalatzeko aukera ematen duena eta erakundearen informazioaren eta datuen pribatutasuna zaintzen duena.

Software librea denez, norberaren beharretara pertsonalizatzeko aukera gehiago ematen ditu eta euskaraz ere erabili daiteke.

Funtzio guztiak
soluzio bakarrean

FITXATEGIAK Biltegiratze-sistemak hainbat formatutako dokumentuak editatu
eta kudeatzea ahalbidetzen du. Sare barruko zein kanpoko partaideekin partekatuz, gaitasun handiko lankidetza-kolaboratzailea eskaintzen du mahaigaineko, mugikorreko eta web-interfazeen bitartez.
HIZKETALDIAK Nextcloud Talk-ek audio / bideokonferentzia pribatuak eta testu-txata lokalak eskaintzen ditu mugikorreko eta web-interfazeen
bitartez. Hizketaldi pertsonalak zein taldekoak egin daitezke, eta interakzioak hainbat kanaletatik notifikatzeko aukera ematen du.
EGUTEGIA Sortu eta partekatu egutegi desberdinak zure sare pribatuan, eta kudeatu zure ekitaldiak modu errazean. Web bertsioan dago eskuragarri, baina mugikorreko hainbat aplikaziorekin sinkroniza daiteke. POSTA ELEKTRONIKOA
Thunderbird bezalako posta elektroniko sistemekin sinkronizatu eta webmail bat bezala erabiltzeko aukera ematen du: hainbat helbideen konfigurazioa, mezuen irakurketa eta bidalketa, fitxategi sailkapena, etab.
KONTAKTUAK
Barne zein kanpoko kontaktuak modu erraz batean kudeatzeko funtzionalitatea dauka. Kontaktuak inportatu eta mugikorrarekin sinkronizatzeko aukera ematen du. Gainera, taldeak sor daitezke talde-mailingak bidaltzeko, fitxategiak hainbat pertsonekin partekatzeko, taldeko hizketaldiak sortzeko, etab.
BESTELAKO APLIKAZIOA Atazen sistema, zereginen zerrenda, bozkaketak, galdetegiak, iragarpenak, oharrak...

Zergatik Netxcloud?

DATUEN GAINEKO KONTROLA

pribatasunaren zaintza

aplikazioen pertsonalizazioa

konexiorik gabeko sarbidea

MUGIKOR ETA WEB BERTSIOA

babestutako artxiboen bidalketa

Ordenagailu- eta mugikor-jakinarazpenak

euskarazko tresna

INZA (Iametzaren Nextcloud Zerbitzu Aurreratuak)

Ahal dugun neurrian, teknologia burujabetza ezagutzen ditugun erakundeetara eramatea da gure helburuetako bat. Horretarako, beste hainbat software libreekin batera, Nextcloud gure oinarrizko lan-tresna bihurtu dugu. Baina, tresna gure eta gure bezeroen beharretara egokitzeaz gain, sistema bera ikertu, hobetu eta funtzionalitate berriak garatzeko baliabideak jarri ditugu Iametzan, gure balio erantsietako bat hori izanez:

  • Errendimendu Handiko Talk Sistema: Hainbat kolaboratzaileekin lan egiten dugu sistemaren oinarrizko funtzionalitateak hobetzeko. Bide batez, errendimendu handiko Talk sistema bat muntatu dugu hainbat erabiltzaileen artean kalitatez bide-deiak egiteko.
  • Hizkuntza teknologiak (garapen fasean): Iametzak hizkuntza teknologiak Nextclouden aplikatzen hasiak gara balio erantsi gisa, hala nola, dokumentuen itzulpen automatizatua. Modu honetan, tresna erabiltzen duen erakundearen produkzio prozesuak optimizatzen, informazioa digitala interpretatzen eta bezero eta hornitzaileekin euren hizkuntzan komunikatzen laguntzen dugu.

Gure bezeroaren
testigantzak

Errentariako udala

“Asko baloratzen dugu dokumentuak partekatu eta leku desberdinetatik heldu ahal izatea.” (Eñaut Gracia)

Argia

“Orain erabiltzen ditugun tresnak guk kontrolatzen ditugu, eta ez daude multinazionalen menpe”.
(Axier Lopez)

Ameztoi Anaiak

“Aplikazioa norberari egokitzen zaio, eta guk pertsonalizatu egin dugu.”
(Nuria Robleño)

Nextcloud-en gaineko gure ezagutza guztion eskura

Jarri gurekin harremanetan

Nextcloud softwarea zure erakundean ezartzeko zerbitzu profesionala kontratatzeko informazioa jasotzeko, bete honako formularioa:

Fill out this field
Fill out this field
Idatzi e-posta helbide egoki bat.
Zer zerbitzu profesionaletan daukazu interesa? *
Select an option
Fill out this field
You need to agree with the terms to proceed
29 + 9 = ?
Enter the equation result to proceed