Docker eta docker-compose nola instalatu

Webgune honetako dokumentazioko artikulu gehienetan docker eta docker-compose tresnak erabiltzen ditugu. Artikulu honetan Debian 10 sistema eragilea duen zerbitzari batean nola instalatu ikusiko dugu.

Docker

  1. Hasteko, aurretik egon daitezkeen bertsio zaharrak kenduko ditugu:
    sudo apt-get remove docker docker-engine docker.io containerd runc
  2. Jarraian, errepositorioak eguneratuko ditugu:
    sudo apt-get update
  3. Ondoren, beharrezko paketeak instalatuko ditugu:
    sudo apt-get install \
        apt-transport-https \
        ca-certificates \
        curl \
        gnupg \
        lsb-release
  4. Docker-en GPG gako ofiziala eskuratuko dugu:
    curl -fsSL https://download.docker.com/linux/debian/gpg | sudo gpg --dearmor -o /usr/share/keyrings/docker-archive-keyring.gpg
  5. Dockerren stable errepositorioa gehituko dugu. x64_64/amd64 arkitekturarako balio du honek. Armhf edo arm64 arkitektura duen zerbitzari bat baduzu begiratu Docker-en dokumentazioa.
    echo \
      "deb [arch=amd64 signed-by=/usr/share/keyrings/docker-archive-keyring.gpg] https://download.docker.com/linux/debian \
      $(lsb_release -cs) stable" | sudo tee /etc/apt/sources.list.d/docker.list > /dev/null
  6. Berriz ere apt indizea eguneratuko dugu, gehitu berri dugun errepositorioaren informazioa hartu dezan.
    sudo apt-get update
  7. Azkenik Docker instalatuko dugu:
    sudo apt-get install docker-ce docker-ce-cli containerd.io

Informazio gehiago: https://docs.docker.com/engine/install/debian/

docker-compose

  1. Docker-compose-ren bertsio egonkorra deskargatuko dugu.
    sudo curl -L "https://github.com/docker/compose/releases/download/1.28.5/docker-compose-$(uname -s)-$(uname -m)" -o /usr/local/bin/docker-compose
  2. Deskargatutako fitxategi bitarrari exekutatzeko baimenak emango dizkiogu.
    sudo chmod +x /usr/local/bin/docker-compose

Informazio gehiago: https://docs.docker.com/compose/install/

Beste albiste batuzk: