Redis bertsio zaharragoetan posible zen pasahitzik ez erabiltzea, baina 6 bertsioan aurrera derrigorrezkoa bihurtu da. Horren ondorioz, Redis <= 5 pasahitzik gabe erabiltzen duen Nextcloud instalazio bat Redis 6 bertsiora eguneratzean 502 errorea ematen da. Konponbidea pasahitza erabiltzen hastea da, horretarako Redis eta Nextclouden konfigurazio aldaketak egin behar dira.
- docker-compose.yml fitxategiko redis atalean command gehitu behar da pasahitzarekin eta app atalean REDIS_HOST_PASSWORD ingurumen aldagaia pasahitz berdinarekin.
... redis: ... command: redis-server --requirepass HEMEN_PASAHITZA ... app: ... environment: - REDIS_HOST=redis - REDIS_HOST_PORT=6379 - REDIS_HOST_PASSWORD=HEMEN_PASAHITZA ...
volumes/nextcloud/_data/config/config.php
fitxategian password false jartzen badu, bere ordez pasahitza jarri behar da.'redis' => array ( 'host' => 'redis', 'password' => 'HEMEN PASAHITZA', 'port' => 6379, ),
- Kontainerrak berrabiarazi:
docker-compose up -d