‘Hodeia ez da existitzen’ Iametzaren podcast kanala da. Teknologiari eta euskarari buruz eta bereziki teknologia burujabetzari buruz arituko gara kanal honetan, gai horren sozializazioa eta dibulgazioa egitea ezinbestekoa dela ulertzen baitugu.
Hilabetean behin zabalduko da euskaraz ekoiztutako podcast hau.
Saioa zabaltzeko Baleafunk.eus sortu dugu, musika eta podcastak entzuteko sare libre eta deszentralizatua. Helburua plataforma hori bera lizentzia libreak erabiltzen dituzten musikari eta podcast egile euskaldunen komunitateari zabaltzea da. Beraz, interesa daukan edonor kaixo@iametza.eus posta kontuaren bidez gurekin harremanetan jartzera animatzen dugu.