Elkartenet eta Agharas elkarteetako kideek berreskuratu eta TxikiLinux instalatutako 22 ordenagailu eraman dituzte Afrika iparraldeko Errachidia (Imetɣaren amazigeraz) eskualdera, bertako ikastetxeetako irakasleei aurkeztu eta formazioa emateko. Tokiko amazig erakundeekin lankidetzan,…
Galizierazko Letren Egunean sortu da Mastodon.gal, galiziar hizkuntza eta kulturaren komunitatearentzako Mastodon instantzia. 1963ko maiatzaren 17an ospatu zuten lehen aldiz, Rosalia de Castrok Cantares gallegos liburua argitaratu zuela 100 urte…
Arrakala digitala ezabatzeko bidean, telekomunikazio burujabetza eta herri ikuspegitik, Euskal Herrian telekomunikazio-sare neutro eta irekiak eratu eta hedatzeko helburuarekin sortu dute EH Kom. Irabazi asmorik gabeko kooperatiba integral eredua jarraituz…
Igande honetan, maiatzak 8, Ipar Euskal Herriko ikastolen festa ospatuko dute Senpereko lakuaren inguruan, bi urteko etenaldiaren ondoren. Joatekoak bazarete Araba gunean antolatu duten TxikiLinux Txokora gerturatzea gomendatzen dizuegu. Goizeko…
Frantziako datuen babeserako autoritateak (CNIL) 2021eko urte amaieran isunak ezarri zizkien Google eta Facebooki, erabiltzaileei cookie guztiei uko egitea denak onartzea baino zailago jartzeagatik. 150 milioi euroko zigorra jaso zuen…
2022 urte hasiera honetan Lapurdiko hezkuntzan teknologia burujabetzara bidean emandako bi urrats itxaropentsuren berri izan dugu. Alde batetik, Donibane Lohizuneko ikastola TxikiLinux erabiltzen hasi da: 6-12 urte arteko ikasleentzat pentsatutako…
Facebook, Instagram eta Whatsappen erorketa masiboak eta Pandoraren Paperak deituriko filtrazioek zabalkunde handiagoa izan duten arren, guk beste filtrazio bat aztertuko dugu gaurko albistegi monografikoan. Facebookeko langile ohi batek, Frances…
Filtratutako dokumentuek arauak denentzat ez direla berdinak erakutsi dute. Profil altuko erabiltzaileen kasuan ez ikusia egiten dute. Horietako batzuk beren pribilegioa erabiltzen dute jazarpena egin eta biolentziarako deiak egiteko. Facebookeko…
Sare sozial komertzialek ez dizkigute bidalketak ordena kronologikoan bistaratzen. Ezkutuko algoritmoak erabiltzen dituzte erabiltzaileen interakzioak handitzeko asmoz. Hain zuzen ere, 2018an Facebook gero eta gutxiago erabiltzen zela ikusi zutelako aldaketak…
Facebookek denbora darama 13 urtetik beherakoentzat Instagram Kids sortu nahian. Filtrazioek sortu duten zalapartak eraginda proiektua pausatu dutela esan dute, baina ezin gara fidatu. Barne dokumentuek erakusten dutenez urteak daramatzate…
Instagramen erabiltzaileen %40tik gora 22 urtetik beherakoa da. Nerabezaroa garai zaila da eta Instagramek egoera okertu egiten du. Iragazkien bidez itxuraldatutako edertasun irrealak ezinezko helburuak inposatzen dizkigu, gure burua onartu…
Podcast honen izenak dioen bezala hodeia ez da existitzen, beste norbaiten ordenagailua da. Hodeia entzutean Google Drive eta antzerako zerbitzu zentralizatu eta jabedunak etortzen zaizkigu burura, baina Nextcloudi esker posible…
Software libreko proiektu honen arrakasta izugarriaren erakusgarri da sareko webgune guztien %40 inguruk WordPress erabiltzea. Nekazaritzan bezala softwarean ere monokultiboak ez dira onak, baina gutxienez ez dago monopoliorik eta irabaziak…
Nazio Batuen Erakundearen txosten baten arabera, Turkiako armadaren drone batek tiro egin die Libiako talde armatu bateko kideei, bere kabuz, gizakien kontrolik eta agindu zehatzik gabe. Robot hiltzaile hauek 20…
Formularioko derrigorrezko eremuen artean daude: NAN edo pasaporte zenbakia, izen-abizenak, jaioteguna, lehen dosia hartutako data, mugikor zenbakia eta herria. Formularioan datu pertsonalak eta osasunaren inguruko informazio sentikorra dago. Ez dakit…
255.000 miloi euroko irabaziak izan zituzten iaz, Irlandako Barne Produktu Gordinaren ia hiru laurden da hori. Enpresa honek biltzen ditu Microsoften softwarea erabiltzeagatik ordaindutako lizentzietatik. Zergei dagokionez enpresa Bermudetan kokatuta…
Facebooken arauen arabera debekatua dago “osasun informazio sentikorra” iragarki pertsonalizatuak egiteko erabiltzea, baina itxura besterik ez da hori. Non dago tranpa? Facebookek ez die esaten iragarleei nork zer gaixotasun duen,…
Otsailean Arabiar Emirerri Batuetako, Txinako Herri Errepublikako eta Ameriketako Estatu Batuetako misio bana iritsi da planeta gorrira. Jakin dugunez NASAk hegaldatuko duen helikoptero txikiak Linux nukleoa eta JPL laborategiek hegaldien…
Aurreko saio batean aurkeztu genuen Zuntz Optikoa Zumaia sarea. Udalak, Guifinet fundazioak eta operatzaile txiki batzuek elkarlanean zuntz optikozko azpiegitura publikoa herri osoan zabaltzeko asmoa dute, baita askotan baztertuak izaten…
Hala ere, ez dezala inork pentsa helburu altruista batekin egiten duenik edo horretarako modu hoberik ez dagoenik. Ez du sarea guztien eskura jartzeko asmorik. Inbertsio handia egingo du, baina irabaziak…
OVH enpresa frantziarra web ostatatze eta antzerako hodeiko zerbitzuen Europako hornitzaile nagusia da. Euskal Herriko webguneen zati handi bat OVHk Europan eta munduan zehar dituen datu-zentroetan ostatatuta daude. Hori nabarmen…
Alexaren skill-ak (ingelesez trebetasunak) ahots laguntzaileari funtzionalitate gehigarriak ematen dizkioten aplikazioak dira. Alemania eta Estatu Batuetako ikerlariek Alexaren dendetako 90.000 skill aztertu dituzte. Horien hiru laurdenek ez daukate pribatutasun politikarik…
Datu biometrikoak datu pertsonalak dira. Gure gorputz eta portaerak aztertuz gu identifikatzeko erabili daitezke, eta erabiltzen dira. Hain zuzen ere, hori da Reclaim you face (euskaraz ‘aldarrikatu zure aurpegia’) mugimenduak…
Algoritmoak objektuak ezagutzea lortu dute, aurrez pertsonek argazkietan ikusten dena etiketatu beharrik gabe. Esan beharrik ez dago algoritmo hori Facebooken jabetzakoa izango dela, milaka pertsonaren argazkiekin entrenatu den arren. Instagramen…
Saltzaileek legea bete behar dutela esan du Facebookek, baina ez dute neurririk hartuko indigenei lapurtutako lurren legez kanpoko salmenta hauek eragozteko. Lurra saltzea legezkoa dela diote eta ezin direla salmentak…
ARGIAko Pello Zubiria kazetariari esker ezagutu dugu albistea. Berak dioen bezala, Kubak lezio bat eman dio munduari, herrialde txiki batek bere osasun burujabetza nola zaintzen duen erakutsiz. ‘Soberana 02’ txertoa…
Hidro-ttipi proiektuaren helburua lurraldean dauden errota hidraulikoen azterketa zehatza egitea da, horiek berreskuratu zein eguneratzeko egokienak diren 6 kasu identifikatzeko. Informazio gehiagorako: Hidro-ttipi – Goiener Nafarroak Akitania Berria Euskadi Nafarroa…
Aurreko saioan Gares, Urrotz, Espartza eta Lasierra herrietako energia-komunitateak aipatu genituen. Orduan aipatu genuen bezala, energia-komunitateak energia berriztagarrien autokontsumorako bildutako pertsona, enpresa txiki, elkarte eta tokiko erakundeek osatutako erakundeak dira.…
EH Bildu talde parlamentarioak eskatuta, Hezkuntzan Librezaleko Diana Francok Hezkuntza Batzordean hitza hartu zuen, irakaskuntzan software libreko tresnen erabilpena aldarrikatu eta multinazionalekiko menpekotasunaren arriskuez ohartarazteko: ikasleen pribatutasuna, Chromebook-en zaharkitzapen programatua,…
Aurreko podcastean Wikipediaren 20. urteurrena ospatu genuen. Gaurkoan beste proiektu bat da urte kopuru horretara iritsi dena: VLC multimedia erreproduzigailua. Nork ez du erabili inoiz ikono bezala kono laranja bat…
Grabazio horien helburua hainbat datu biltzea litzateke: egoera emozionala, generoa, adina, bakarrik edo norbaitekin zauden… Spotify ez da erabiltzaileen egoera emozionalaren inguruko datuak erabiltzen dituen lehena. Badira aurrekariak. Duela urte…
Muturretik muturrerako enkriptatzea komunikazio segururako teknika bat da. Erabiltzen denean mezuaren edukia bidaltzaileak eta hartzaileek bakarrik irakur dezakete, ez tartean dagoen beste inork. Europar Batasuneko Kontseiluaren erresoluzio batek kezka sortu…
Iaz irabazien %58ko igoera izan zuen Facebook-ek Dublingo bulegoetara joatera behartu zituen moderazio lanetan aritzen diren pertsonak Irlanda konfinamendu gogorrean zen bitartean. Orain salatu dutenez, langileek beren lan baldintzez Irlandako…
Aurreko saioan Whatsappen alternatibei buruz ari ginela Element aplikazioa aipatu genuen. Software libreko aplikazio hau Matrix protokolo deszentralizatuaren bezeroa da. Urtarrilaren amaieran Googlek Play Storetik kendu zuen aplikazioa, erabilera baldintzak…
2020ko maiatzean poliziak AEBetako Minneapolis hirian George Floyd gizon beltza modu oso krudelean itota hil izanak protesta handiak eragin zituen. Duela gutxi jakin dugu poliziak Minneapolis hiriko zonalde batean zeuden…
Amazonek bi urtetik behin gardentasun txosten labur bat argitaratzen du. Bertan jartzen duenez, gobernuei emandako datuen artean daude erabiltzaileek egindako produktuen bilaketak eta Echo bozgorailu adimendunaren eta Ring segurtasun sistemen…
El Salto Diarion irakurri dudanez Amazonek 24.178 milioi dolarreko irabaziak izan zituen 2020an, 2019an baino %72 gehiago. Batzuk pandemiari probetxu ederra atera diote. Irabazi handiak dira horiek, baina zergetan %7…
Singapurreko herritarren %80ak erabiltzen du gobernuaren aplikazioa. Supermerkatura edo lantokira joateko beharrezkoa izango zela iragarri zutenean izugarri hazi zen instalazio kopurua. Albistea zabaldu denean pertsona batzuk aplikazioa desinstalatu duten arren,…
Zumaia osoan zuntz optikoko herri sarea hedatuko dute. Azpiegitura berri hau sare mankomunatu bat izango da, askea eta neutrala. Ez da ohikoa den bezala operadore batena izango. Herritar bakoitzak aukeratu…
2019ko Espainiako 244/2019 Errege Dekretuak energia elektrikoaren autokontsumoa arautzen du. Lege horrek autokontsumoa onartzen du, elektrizitatea sortzen den lekutik 500 metro baino gutxiagora dauden eraikinetan. Tokiko energia-erkidegoak bazkide-talde batek (pertsona…
Estitxu Eizagirrek Udalgintza eraldatzailearen inguruan idatzitako Larrun aldizkarian idatzi dituenei esker jakin dut Garesko urteak daramatzala energia berriztagarrien bidetik. Plangintza energetikoa egin zuten lehenik, eta udal kontratuak energiak berriztagarriak bermatzen…
Otsailetik martxora online egingo den ikastaro honetan Iñigo Gebara DBHko irakasleak software libreko 3 tresna interesgarri erabiliz hezkuntzarako materiala nola sortu azalduko du: marrazkiak, bideo-tutorialak… InkScape: Irudi bektorialak sortzeko programa.…
BeagleV-a (“Bigol bost” ahoskatua) Raspberry Pi-aren antzerako plaka bat da, ordenagailu txiki bat. Berritasuna hardware librea izatea da. Raspberry Pi-a ARM arkitekturan oinarritua dago eta ez da hardware librea, BeagleV-a…
Aurreko saio batean esan genuen bezala Internetek merkataritza zentro erraldoi bat dirudi gaur egun. Zorionez oraindik badira Wikipedia bezalako proiektuak. Helburua ez da makala. Munduko ezagutza guztia, hizkuntza guztietan, guztiontzat…
2020ko azken egunetan argitaratu zen lehiaketaren helburua ganaduaren kokapena ezagutu eta kontrolatzeko gailu elektroniko baten diseinu eta fabrikazioan laguntza teknikoa ematea da. 190.000 euroko aurrekontua du (BEZik gabe). 2012ko dekretu…
Fitbitek aktibitate fisikoa eta osasunarekin lotutako bestelako datuak, adibidez, loaren faseak, erregistratzeko aukera ematen duten erloju adimendunak sortzen ditu. Azken 10 urteetan 120 miloi gailu baino gehiago saldu dituzte. Googlek…
Hasteko, publizitate programatikoa zer den azalduko dugu. Googleren publizitate sistema erabiltzen duen webgune batera sartzen garenean, enkante edo “subasta” bat ematen da modu automatizatuan denbora errealean guri publizitatea erakutsi nahi…
WhatsAppek mundu osoan dituen 2.000 milioitik gora erabiltzaileetatik 450 milioi baino gehiago Indiakoak dira, beraz txorakeria gutxi. Aurreko astean Indiako egunkari batzuetako azalean iragarkiak erosi zituen WhatsAppek bere erabiltzaileen pribatutasuna…
Azkenean maiatzera atzeratu dute onartzeko epea, ziur aski denborarekin gauzak lasaitzen diren ikusteko, iragarpena egin zutenetik Telegram eta Signal-en deskargak izugarri hazi baitziren. Bietatik Signal gomendatuko nuke, zentralizatua izan arren…
Egoitz Gonzalezi ARGIA eta BERRIAn irakurri diodan bezala norbanako, enpresa, eskola, gobernu eta erakundeen Googlerekiko menpekotasuna agerian geratu da eta ez da osasuntsua. Erabateko zentralizazioa ere agerian geratu da. “Smart”…
Lemmy software libreko fedibertsoaren parte den proiektu deszentralizatu eta federatu bat da. Sortu berria den arren dagoeneko ia 100 erabiltzaile eta 20 komunitate inguru daude Lemmy.eus-en: euskalmemeak, errezeta begetalak, audioliburuak,…
Mycroft.eus proiektua Talaios eta Skura kooperatibek eta Elhuyar Fundazioak elkarlanean garatuko dute. Alexa, Siri eta Googleren ahots laguntzaileen pareko funtzionalitatea izango du, baina hauek ez bezala euskaraz, pribatutasuna zainduz eta…
Haritu, hezkuntza digital kritikoa sustatzeko kultura eta teknologia laborategia da. Abenduaren 28, 29 eta 30ean 16 – 20 urte inguruko gazteei zuzendutako online topaketak ospatuko dituzte. Hainbat gai landuko dituzte:…
WordPress-ek ez dut uste aurkezpen handirik behar duenik. Webgune guztien herena baina gehiagok erabiltzen dute software libreko proiektu hau. Bertsioak izendatzean omenaldia egiten diete jazz musikariei. Kasu honetan, abenduaren 12an…
Twitch Amazonena da eta software jabeduna da. Ez gara euskarazko itzulpena gehitzeaz ari, streaming bat hizkuntza batean dela markatu ahal izateaz baizik. Garatzaileentzat ez du inongo esfortzurik eskatzen. Dirudienez katalanek…
Funkwhale instantzia bat sortu dugu: https://baleafunk.eus Funkwhale musika eta podcastak ostatatu eta partekatzeko software libreko plataforma deszentralizatu bat da. Funkwhale proiektuaren jokabide kodea oso interesgarria iruditu zait. Beste gauza askoren…
Peertube bideoak ostatatzeko software libreko plataforma deszentralizatua eta federatua da. Frantziako Framasoft elkartea auzo-laguntza kanpaina bat egiten ari dira proiektuari hainbat ezaugarri berri gehitzeko asmoz: bilaketa federatua, moderazio tresnak hobetzea,…
Azkenaldian puri-purian dagoen The Social Dilemma dokumentalak sare sozial komertzialen miseriak agerian utzi ditu, baina ba al dago alternatibarik? Bai, noski! Iazko Euskarabildua Jardunaldietan eman nuen hitzaldian esan nuen bezala…
Raspberry Piak txartel tamainako ordenagailu merkeak dira. Modelo honen berritasuna ordenagailua teklatuan integratu dutela da. Entxufatu, telebista edo monitore batera konektatu eta erabilgarri dago. Zentzu horretan 80ko hamarkadako Spectrum, Commodore……
Luberri hezkuntzara zuzendutako GNU/Linux banaketa bat da. Bertsio berri honen berritasun nagusia Linux Minten oinarritua egotea da. Orain artekoak Ubuntun oinarrituta zeuden. Hezkuntzara egokitutako Linux Mint pertsonalizatu bat da. Hezkuntzan…
Isabel Celaá Espainiako Gobernuko Hezkuntza ministroaren txioak hautsak harrotu ditu: “Aliantza publiko-pribatua funtsezkoa da hezkuntza jendarte moderno eta ireki batek behar duen indar eraldatzailea izan dadin. Mila esker Google, Vodafone,…