“Denbora geldirik dagoen lekua”: Wiki Loves Monuments 2023 lehiaketaren irabazleak

ArteaJakintza libreaKultura libreaWiki Loves MonumentsWikipedia

2023ko Wiki Loves Monuments argazki lehiaketako hamabost irabazleak iragarri dituzte. Wikipediaren atzean dagoen Wikimedia Fundazioak urtero antolatzen du eta munduko argazki lehiaketa handiena da. 46 herrialdetako 4.700 argazkilarik parte hartu zuten, lizentzia libreak dituzten 200.000 argazkirekin.

Wiki Loves Monuments lehiaketaren lehen edizioa 2010an antolatu zuten Herbehereetan. Geroztik egin diren 14 edizioetan hiru milioi argazki igo dira Wikipedia elikatzen duen Wikimedia Commons biltegira. Argazkiez gain bestelako fitxategiak ere biltzen dira bertan: audioak, bideoak… Guztira lizentzia libreko 104 milioi fitxategi daude bertan.

Hauek dira sarituak:

  1. Mona Hassan Abo-Abda-k 2021ean “Forever is now” arte erakusketan ateratako argazkia:  Gizako piramideak (Egipto)  Lorenzo Quinn-en Together eskulturaren eskuen artetik. “Gizakiak denborarekin obsesionatuta daude, eta, hala ere, Lurreko leku batzuetan denbora geldirik dago”, adierazi du argazkilariak.
    Mona Hassan Abo-Abda (CC BY-SA 4.0)
  2. Rolf Kranz – Alemaniako Marksburg gaztelua eta atzean Braubach berun eta zilar fundizioaren tximiniak neguan.
    Rolf Kranz (CC BY-SA 4.0)
  3. Maurizio Moro5153 – Italiako Premana herriaren ikuspegi panoramikoa.
    Maurizio Moro5153 (CC BY-SA 4.0)
  4. Maksym Popelnyukh – Kiev-eko San Andres eliza (Ukraina) ilunabarrean.
    Maksym Popelnyukh (CC BY-SA 4.0)
  5. Azim Khan Ronnie – Buddha Dhatu Jadi tenplu budistaren (Bangladesh) aireko argazkia.
    Azimronnie (CC BY-SA 4.0)
  6. Vladimir Pankratov – Armeniako Haghartsin monasterioa basoz inguratuta.
    Vladimir Pankratov (CC BY-SA 2.0)
  7. Valekd – Serbiako Petrovaradin gotorlekua, elurtuta.
    Valekd (CC BY-SA 4.0)
  8. Αλεξανδρής Αλέξης – Agios Nikolaos eliza Greziako Siros uhartean.
    Αλεξανδρής Αλέξης (CC BY-SA 4.0)
  9. Abdelrahmannr – Zaldun bat, atzean Gizako piramideak dituela.
    Abdelrahmannr (CC BY-SA 4.0)
  10. Azimronnie – Bangladesh-ko 201 kupulako meskita, airetik ikusita.
    Azimronnie (CC BY-SA 4.0)
  11. Bonavia92 – Maltako Portu Handiko Ricasoli fortea.
    Bonavia92 (CC BY-SA 4.0)
  12. MichaelDPhotos – Split Rock faroa (AEB).
    MichaelDPhotos (CC BY-SA 4.0)
  13. T meltzer – Anberesko geltoki zentrala (Flandria).
    T meltzer (CC BY-SA 4.0)
  14. Will Koeppen – Independence mina konplexua Alaskan (AEB).
    Will Koeppen (CC BY-SA 4.0)
  15. Sitthipolp – Thailandiako Wat Saket tenplu budista.
    Sitthipolp (CC BY-SA 4.0)