Asier Iturralde Sarasola(r)en bidalketak
Mary Allen Wilkes: informatika eta telelanaren aitzindaria
Gaur, otsailak 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Eguna izanik, data aproposa da informatikaren historian aipamen berezia merezi duen emakume aitzindari baten berri emateko: Mary Allen Wilkes. PCen aurrekaria den LINC konputagailuaren sistema eragilea eta programatzeko testu-editore bat garatu zituen besteak beste. Ordenagailu pertsonal bat etxean izan zuen lehen pertsona izan zen, eta ziur aski, baita telelana egin zuen lehena ere.
Bihar goizaldean data eta ordu palindromoa izango da: 2020-11-11 02:02
Konfinamendua hasi aurreko garai urrunetan “Gaur egun palindromoa da: 2020-02-02 (Marko Gimenoren omenez)” artikulua argitaratu nuen blog honetan. Bertan lehen 3 milurtekoetako egun palindromo guztiak zerrendatu nituen script-txo bat erabiliz. Bihar goizaldera 2020-11-11 02:02 data eta ordu palindromoa izango da. Aitzakia horrekin pandemia aurreko programatxo hura egokitu dut XXI. mendeko data eta ordu palindromo guztiak aurkitzeko. Interesa duenak artikuluaren amaieran aurkituko du.
Xuxen Collaboran integratuta guztiontzat erabilgarri
Azkenaldian, gero eta gehiago entzuten dira Nextcloud eta Collabora multinazionalen “hodeien” alternatiba bezala. Konbinazio oso ahaltsua eta erabilgarria da, baina gauza bat ikusten genion faltan: euskarazko zuzentzailea. Hutsune hori betetzeko Elhuyar Fundazioaren eta Ixa taldearen Xuxen zuzentzailea Collaboran integratzea lortu dugu. Orain arte, gure bezeroen Nextcloud + Collabora instalazioetan erabili dugu, baina bizi dugun larrialdi egoeran, erraldoi teknologikoak momentua beren software jabeduna bultzatzeko erabiltzen ari direla ikusita, guztientzat doan eta libre zabaltzea erabaki dugu. Xuxen erabili ahal izateak Nextcloud eta Collaboraren erabileraren zabalpenean eragin positiboa izatea gustatuko litzaiguke.
Gaur egun palindromoa da: 2020-02-02 (Marko Gimenoren omenez)
Gaur, egun palindromoa da. Hau da, gaurko data, 2020-02-02, berdin irakurtzen da ezkerretik eskuinera eta eskuinetik ezkerrera. Hori ez da maiz gertatzen den zerbait. Lehen 3 milurtekoetako egun palindromo guztiak aurkituko dituzue artikulu honetan.
Software librea eta Common Voice egitasmoa gazteen artean zabaltzen
Teknologiarekin euskaraz komunikatu ahal izateko auzolan digitala abian da
Gaur goizean Tabakaleran egindako prentsaurrekoan auzolan digital erraldoi baterako deia egin du Librezalek. Helburua teknologiarekin euskaraz komunikatu ahal izateko 10.000 ahots ordu grabatzea da. Auzolan horren barnean grabazio maratoia antolatu dugu Librezale eta Hirikilabs-ekin elkarlanean apirilaren 9rako. Animatu eta parte hartu!
Gipuzkoako erdigunea: Felix Isasaren kalkulua, saroi bat eta Goiazko elizako “NP 368” plaka zirkularraren misterioaren argipena
Hemen da Mastodon.eus
Gaur aurkeztu dugu Bilbon Mastodon.eus sare sozial libre eta federatua. Azkue Fundazioa, PuntuEUS Fundazioa, Iametza, Laborategia 2.0, Talaios Koop. eta Dinahosting erakunde eta pertsonen elkarlanetik sortu da eta euskal komunitateak fedibertsoan bere espazioa izan dezan helburuarekin abiatu da.
Snap! eta Snap4Arduino euskaratu ditugu
Hezkuntzara zuzendutako bloke bidezko Snap! programazio lengoaia eta Arduino plakekin lan egiteko aukera ematen duen Snap4Arduino hedapena euskaratu ditugu Arizmendi Ikastolarekin batera prestatzen ari garen unitate didaktikoetan erabiltzeko. Unitate horiek sarean jarriko ditugu nahi duenarentzat erabilgarri. Laster izango duzue berri gehiago, adi egon!