Zertan lagun zaitzakegu?

Zure proiektuak behar duen lekura iristen laguntzeko prest gaude, izan biderik ederrena, laburrena edo azkarrena. Zu eta zure hartzailea lotzeko gure bi jakintza nagusiak erabiliko ditugu horretarako: komunikazioa eta teknologia.

Webguneak eta web-aplikazioen garapenak

Software libreko tresnen bidezko eta neurrira egindako garapenak egiten ditugu: webgune korporatiboak, plataforma dokumentalistak, online dendak, etab. Baita ostatatze eta mantentze zerbitzua ere.

Marka eta komunikazio lanketak

Komunikazio-bidelagun izan gaitezke, marka lanketak eginez, sare sozialak kudeatuz, prentsa kabineteaz arduratuz, etab. Euskara sustatzeko kanpainetan espezializatuta bagaude ere, edozein komunikazio kanpaina martxan jar dezakegu.

Bulego birtualeko tresnen integrazioa

Nextcloud tresnaren aldeko apustua egiten dugu, software libreko lankidetza-plataforma, euskaraz ere eskuragarri dagoena. Nextcloud edozein erakundera eramaten laguntzen dugu, aholkularitzatik sistemaren inplementazioraino.

Paperezko aldizkariak

Udal zein bestelako entitateen paperezko aldizkariak diseinatu eta ekoizten ditugu. Iametzan baliabide digitalak menperatzen ditugu, baina gure taldeko kide den Antza Komunikazio Grafikoa enpresarekin lankidetzan, edukien prestaketatik inprentarainoko prozesu osoa kudeatzen dugu.

Aholkularitza digitala

Aholkularitza-zerbitzu osagarria eskaintzen dugu gure proiektuetan, erakundeen lehiakortasuna hobetzeko. Urtetako esperientzia daukagu diru-laguntza lerro desberdinak kudeatzen, jakin badakigu proiektu baten finantziazioa garapena bezain garrantzitsua dela.

Teknologiaren laborategia

Teknologia berriekin esperimentatzea gustuko dugu, gure tresnak hobetzen jarraitzeko eta aurrera pausuak emateko. Ikerketa zentroek egiten dituzten aurrerapenak nola eta zertarako erabili eta bezeroari nola gerturatu ikertzea da gure helburua. Horretarako ikerketa proiektuetan beste hainbat aliatuekin batera parte hartzen dugu, besteak beste, Ametzagaiña.