Sare sozialak mugak dituztela uste duzu?
Paperezko aldizkariak
Garai digitalean eta tablet eta smartphone bidezko eduki-kontsumoaren garaian, badirudi paperezko aldizkariak amaitu direla. Hala ere, irakurle-profil guztietara egokitutako formatua da, baita publikoaren zati baten gogokoena ere. Gainera, nahi dugun informazio hori zuzenean etxeetara helaraztea ahalbidetzen duen euskarria da. Horregatik, Antza Komunikazio Grafikoarekin elkarlanean, komunikazio eta inprenta zerbitzu integrala eskaintzen dugu.
Paperezko aldizkariak tematikoak, noizbehinkakoak edo maiztasun finkokoak izan daitezke, informazio mota desberdina eskain dezakete. Iametzan denetarik egin dugu, baina esperientzia metatua daukagu udal aldizkarien diseinuan eta ekoizpenean. Hau da, Udal batek herritarrei jakinarazi nahi dien informazio hori etxeetara helarazteko zuzeneko kanala dira udal aldizkariak eta aro digitalean hain sartuak ez daudenengana iristeko bidea.
Zer lan motak egiten ditugu?

Aldizkariaren marka eta egitura

Edukien lanketa eta begiztatzea

Diseinu eta maketazioa

Inprimazioa
