1. iametza
  2. Proiektuak
  3. Txiokaria, Astigarragako udal-aldizkaria

Txiokaria, Astigarragako udal-aldizkaria

Bezeroa:

2021

| Paperezko aldizkariak

| Euskarrien diseinua eta produkzioa| Bestelakoak

‘Txiokaria’ Astigarragako Udalak egiten edo bideratzen ari den proiektu, zerbitzu eta ekimenen berri emateko lau hilero argitaratzen duen paperezko aldizkaria da.

Astigarragako Udalak ahalegin handia egiten du egunero webgunearen eta sare sozialen bidez informazioa ematen. Hala ere, informazio digitalaren emaria handia da, eta, batzuetan, gai jakin batzuk sakontasunez azaltzea falta da. Gainera, ezin da ahaztu herritar batzuei ez zaiela informazio digitala iristen. Beraz, hor hutsune bat dago, ‘Txiokaria’ estaltzen duena.

Iametzan ‘Txiokaria’ sortzen eta elikatzen lagundu dugu: aldizkariaren izena eta markaren definizioa, egituraren osaketa, diseinua eta maketazioa, eta edukien sorrera. Modu berean, Antza Komunikazio Grafikoarekin lan egin dugu inprimaketa bideratzeko.