1. iametza
  2. Proiektuak
  3. Zestoa geuk egina, udal-aldizkaria

Zestoa geuk egina, udal-aldizkaria

Bezeroa:

2022

| Paperezko aldizkariak

| Euskarrien diseinua eta produkzioa| Bestelakoak

‘Zestoa geuk egina’ udalak sei hilero argitaratzen eta banatzen duen aldizkaria da, herriko postontzi guztietan, paperean. Aldizkariak Udalak eskuartean dituen proiektu, zerbitzu zein ekimenak laburbiltzen ditu. Udalak dituen informazio kanalak ugariak dira (webgunea, sare sozialak, Telegram…) baina askotan informazioa ez da txoko guztietara iristen. Horregatik, Udalaren nondik norakoak ezagutzeko aldizkaria irakurtzeko aukera ematen du.

Udal-aldizkaria Iametzan Zestoako Udalarekin abiatu dugun komunikazio-estrategiaren emaitzetako bat da. Legegintzaldiko helburuetan oinarrituta, 2021ean udalaren marka berritzeko lanketa bat abiatu genuen, eta horrekin batera hainbat dinamikaz osatutako planifikazio komunikatibo bat definitu genuen.

Gaur egun, udal-aldizkaria sortzen eta elikatzen lagundu dugu, Antza Komunikazio Grafikoarekin inprimaketa bideratuz. Baina horrez gain, Zestoako Udalari komunikazio aholkularitza-zerbitzua ematen diogu, besteak beste, prentsa oharren erredakzio-lanetan eta sare-sozial zein webgunearen kudeaketan.