Hodeia ez da existitzen podcastaren saio honetan urriaren 27an ospatuko den Euskarabildua Jardunaldiari buruz hitz egingo dugu. Aurtengo gaia “Utopia existitzen da. Teknologia burujabeak herritik eta herrira” da.
Asko dira azkenaldian menpekotasun teknologikoa murrizteko teknologia berrien garapenean, ekoizpenean eta eskuragarritasunean borrokan ari diren herrialde zein herritar taldeak. Baita gazteen artean ere. Saio honetan Leire Lison eta Jon Olibaresekin egon gara. Biak, Mikel Hercerekin batera, subiranotasun digitalen inguruko proiektu bat dute amankomunean.