Nextclouden komando lerroko interfazeak occ izena du. Nextcloud instalazioen administraziorako oso erabilgarriak diren hainbat komando eskaintzen ditu. Artikulu honetan Docker bidez egindako Nextcloud instalazio batean occ komandoak nola erabili ikusiko dugu.
Nextclouden administrazioko “Ikuspegi orokorra” orrian (/settings/admin/overview) arazoak konpontzeko occ komandoak exekutatu behar direla agertzen da batzuetan, adibidez, datu-basean indizeak falta direlako edo zutabe batzuk bihurketak falta dituztelako. Jarraian horrelako bi mezu adibide bezala:
- Datu-baseak zenbait indize falta ditu. Taula handietan indizeak gehitzeak denbora dezente har dezakeenez ez dira automatikoki gehitu. “occ db:add-missing-indices” exekutatuz indize horiek eskuz gehitu daitezke instantzia martxan dagoen bitartean. Indizeak gehitu ondoren taula horietan egindako kontsultak askoz azkarragoak izan ohi dira.
- “calendarobject_calid_index” indizea falta da “oc_calendarobjects_props” taulan.
- “schedulobj_principuri_index” indizea falta da “oc_schedulingobjects” taulan.
- Datu-baseko zutabe batzuk big int motarako bihurketa falta dute. Taula handietan zutabe motak aldatzeak denbora dezente har dezakeenez ez dira automatikoki aldatu. ‘occ db:convert-filecache-bigint’ exekutatuz aldaketa horiek eskuz aplikatu daitezke. Eragiketa hau instantzia lineaz kanpo dagoela egin behar da. Informazio gehiagorako irakurri dokumentazioan honi buruzko orria.
- mounts.storage_id
- mounts.root_id
- mounts.mount_id
Komando horiek Docker bidez egindako Nextcloud instalazio batean nola exekutatu ikusiko dugu jarraian.
Falta diren indizeak gehitzeko, komando honen ordez:
occ db:add-missing-indices
Beste hau exekutatuko dugu:
docker exec nextcloud_app_1 php occ db:add-missing-indices
Kontuan izan 10006ren ordez Nextcloud instalatzean erabilitako erabiltzailearen id-a erabili behar dugula eta nextcloud_app_1 jartzen duen lekuan gure Nextcloud kontainerraren izena jarri behar dugula. Izen hori zein den jakiteko exekutatu:
docker ps
Bigarren occ komandoaren kasuan (occ db:convert-filecache-bigint
), dokumentazioan aipatzen den bezala, mantenu modua gaitu edo Apache edo nginx zerbitzaria itzali behar da aurretik, sinkronizazio bezeroekin arazoak saihesteko.
Nextcloud mantenu moduan jartzeko occ maintenance:mode ‐‐on
komandoa erabiltzen da, Docker instalazio batean honela exekutatuko dugu:
docker exec nextcloud_app_1 occ maintenance:mode ‐‐on
Jarraian occ db:convert-filecache-bigint
komandoa honela exekutatuko dugu:
docker exec nextcloud_app_1 occ db:convert-filecache-bigint
Amaitzeko, mantenu modua kenduko dugu:
docker exec nextcloud_app_1 occ maintenance:mode ‐‐off