Webgune honetako dokumentazioko artikulu gehienetan docker eta docker-compose tresnak erabiltzen ditugu. Artikulu honetan Debian 10 sistema eragilea duen zerbitzari batean nola instalatu ikusiko dugu.
Docker
- Hasteko, aurretik egon daitezkeen bertsio zaharrak kenduko ditugu:
sudo apt-get remove docker docker-engine docker.io containerd runc
- Jarraian, errepositorioak eguneratuko ditugu:
sudo apt-get update
- Ondoren, beharrezko paketeak instalatuko ditugu:
sudo apt-get install \ apt-transport-https \ ca-certificates \ curl \ gnupg \ lsb-release
- Docker-en GPG gako ofiziala eskuratuko dugu:
curl -fsSL https://download.docker.com/linux/debian/gpg | sudo gpg --dearmor -o /usr/share/keyrings/docker-archive-keyring.gpg
- Dockerren stable errepositorioa gehituko dugu. x64_64/amd64 arkitekturarako balio du honek. Armhf edo arm64 arkitektura duen zerbitzari bat baduzu begiratu Docker-en dokumentazioa.
echo \ "deb [arch=amd64 signed-by=/usr/share/keyrings/docker-archive-keyring.gpg] https://download.docker.com/linux/debian \ $(lsb_release -cs) stable" | sudo tee /etc/apt/sources.list.d/docker.list > /dev/null
- Berriz ere apt indizea eguneratuko dugu, gehitu berri dugun errepositorioaren informazioa hartu dezan.
sudo apt-get update
- Azkenik Docker instalatuko dugu:
sudo apt-get install docker-ce docker-ce-cli containerd.io
Informazio gehiago: https://docs.docker.com/engine/install/debian/
docker-compose
- Docker-compose-ren bertsio egonkorra deskargatuko dugu.
sudo curl -L "https://github.com/docker/compose/releases/download/1.28.5/docker-compose-$(uname -s)-$(uname -m)" -o /usr/local/bin/docker-compose
- Deskargatutako fitxategi bitarrari exekutatzeko baimenak emango dizkiogu.
sudo chmod +x /usr/local/bin/docker-compose
Informazio gehiago: https://docs.docker.com/compose/install/