2022 urte hasieran Ipar Euskal Herriko hezkuntzan teknologia burujabetzara bidean bi urrats itxaropentsu eman dira: Donibane Lohitzuneko ikastola TxikiLinux erabiltzen hasi dela eta Baionako Etxepare Lizeoko 140 ordenagailu Debian sistema eragilearekin erabiltzen dituztela jakin dugu.
Saio honetan Eder Etxeberriarekin, Donibane Lohizuneko gurasoa eta Bernat Etxepare lizeoko irakaslea, eta Donibane Lohitzuneko ikastolako hainbat protagonistekin egon gara.