Gure kaleetako paisaia kale horietan gertatzen denaren erakusleihoa da, harremanak, bizipenak, hitzak… Kontzeptu honetatik sortu zen Euskaparate lehiaketaren ideia.
> ZER DA EUSKAPARATE LEHIAKETA?
Euskararen bidez, establezimenduak kaleekin lotzen dituen lehiaketa da. Lehiaketak euskara eta merkataritza eta ostalaritza hobeto uztartzen dituen erakusleihoak saritzen ditu, apaingarrien originaltasunaren eta adierazkortasunaren irizpideetan oinarrituz.
> ZEIN DA LAN DINAMIKA?
Euskaraldia edo euskara eta merkataritza/ostalaritza hobekien uztartzen zituen erakusleiho edo saltoki apainduak saritzen dira. Kategoria desberdinak daude, alde batetik eskualdeko onenaren saria, eta bestetik herri bakoitzeko onena.
> OARSOALDEA ESPERIENTZIA EZAGUTU
Urteak daramagu Oarsoaldean kanpaina hau antolatzen. Lehiaketaren prestaketaz eta koordinazioaz arduratu gara, baita euskarri fisiko zein digitalen diseinuaz eta zabalpenaren komunikazio ekintzez.