Bi punturen arteko
lotura

Helmuga berera iristeko bide desberdinak egon daitezke, aldapatsuak eta laburrak batzuk, lauak eta luzeak besteak. Bata ez da bestea baino hobea, bidea egiten duenaren nahiek eta ahalmenek baldintzatzen baitute. Halaxe gertatzen da guk egiten dugun lanean ere, helburu bera izan arren, soluzioak eta moduak anitzak izan daitezke. Normalean gure bezeroak puntu batean daude eta euren helburuak beste batean. Eta badakigu bi puntu horiek lotzeko ohiko bideez gain, sormenaz baliatu behar dugula. Artea hori da guretzat: bezeroa eta bere nahiak ezagutuz, tartea nola lotu asmatzea.

Bi puntu izan daitezke elkarte eta hartzaile bat, idazle eta irakurle bat, egitasmo baten gaur egungo egoera eta helburua. Bi puntu ere badira gure jakintza nagusiak: komunikazioa eta teknologia, eta bi horietan oinarritzen gara gure erronkei aurre egiteko. Eta bi puntu gara ere iametza eta ametzagaiña taldea, norberak beretik kolektiboari ekarpena egiten dion taldea.

Bi punturen arteko loturak modu berritzaile eta sortzailean egiteko, biderik ederrena bilatzeko prest gaude.

Lantaldea

Gure indargune handietako bat da disziplina eta profil desberdineko profesionalez osatutako lan-taldea osatzen dugula. Diseinua, komunikazioa eta garapena uztartuz eramaten ditugu aurrera proiektuak, modu integratzailean lan eginez, bakoitzak bere esparrutik ezagutzak aportatuz eta guztion artean elikatuz.

Maitane Vierbücher

DISEINUA

Irudimen handikoa, webgune bat diseinatzen edo noizbait argitaratuko dituen istorioak asmatzen topatuko duzu. Gauzak milimetrora lerrokatuta gustatzen zaizkio, ziurrenik bere jatorri alemanagatik. Ideia bati forma eman nahi badiozu, zure pertsona da. Bere leloa: “Ilunpetan kolore denak dira beltzak.”

Julen Irazoki

GARAPENA

Kode hizkuntza da bere ama hizkuntza. Online joku bat garatu edo ideia abstraktu bat lurreratu nahi baduzu, zure pertsona da. Bezeroen beharrak identifikatzen eta hauek programatzen aurkituko duzu beti. Bere leloa: “Zaindu maite duzun hori.”

Sandra Perez

KOMUNIKAZIOA

Jakin-min handiko ameslaria, helburu soziala duten proiektuak garatzen gozatzen du. Agenda fisikoen zale amorratu izaten jarraitzen duen gutxiengoaren parte da. Ideia bat lurreratzeko berarengana jo. Bere leloa: “Izan zirelako gara eta garelako izango dira.”

Manex Agirre

GARAPENA

Iametzako web masterra da. Produkzioko edozein lan zer puntutan dagoen jakiteko, berarengana jo. Lankideen edota bezeroen beharrei erantzuten aurkituko duzu beti. Bere leloa: “404 error leloa not found.”

Kristina Fernandez

KOMUNIKAZIOA

Sare sozialak dira bere habitat naturala. Azken joeren berri izan nahi baduzu, berarengana jo. Edukia sortzen edota inspirazio bila aurkituko duzu beti. Bere leloa: “Bizitza inprobisatuz bizi behar da.”

Asier Iturralde

GARAPENA

Kimikako ikasketak egin zituen arren, informatikarako zaletasuna izan du beti. Fedibertsoak eman dezakeena ezagutzeko, berarengana jo. Sarea goitik behera arakatzen aurkituko duzu beti bere jakinmin amaigabea asetzeko. Bere leloa: “Gora Mastodon!”

Iñigo Alza

GARAPENA

Kodeen arteko anabasan dago bere saltsa. Erantzun zehatz eta eraginkor baten bila bazabiltza, zure pertsona da. Isilik, triki-trakarik gabe, garapen-jario itzelean aurkituko duzu beti. Bere leloa: “Lelorik ez, eskerrik asko.”

Nerea Vega

GARAPENA

Irene Cormenzana

DISEINUA

Txikitan artista izan nahi zuen ume handia. Marka baten nortasuna bisualki adierazi behar baduzu berarengana jo. Bere tabletan ilustrazioak egiten edo diseinu webgunetan murgilduta inspirazio bila aurkituko duzu. Bere leloa: “Sinpletasuna edertasuna da.”

Nerea Oñate

KOMUNIKAZIOA

Bartzelonatik herriminak bultzatuta itzuli den kazetaria. Zerbaiten berri hitzez eman nahi baduzu, berarengana jo. Podcastak entzuten edota eztabaidak mahaigaineratzen aurkituko duzu beti. Bere leloa: “Zure pribilegioetatik gora!”

Asier Etxeberria

KOMERTZIALA

Jatorriz naparra, izanaz grinatsua, bokazioz sortzailea eta lanbidez komertziala. Arazo bat baduzu eta gu ezagutzeko jakin-mina baldin baduzu, jo berarengana. Ziurrenik alde batetik bestera topatuko duzu, bileraz bilera. Bere leloa: “Gogoko tokian, aldaparik ez.”

Arantza Arruebarrena

ADMINISTRAZIOA

Etengabe ikasten eta aldaketetara egokitzen ari den diruzaina. Faktura, kobrantza edota ordainketei buruzko zalantzak badituzu, berarengana jo. Zenbakien eta online dokumentuen artean aurkituko duzu. Bere leloa: “Ez kezkatu oraindik gertatu ez denaz.”

Eli Pombo

KUDEATZAILEA, KOMERTZIALA

Komunikazioak eta teknologiak bat egiten duten egitasmo berritzaileak amestea eta bideratzea maite du. Proiektu ideia bati buruz hitz egiteko, berarengana jo. Eragile desberdinekin elkarlanean aurkituko duzu beti. Bere leloa: “Hartu nahi baduzu, lehendabizi eman behar duzu.”

Nola egiten dugu lan?

Bezero berria bazara, edo lehenago gurekin lan egin baduzu ere, zu entzuteko prest gaude. Fase honen helburu nagusia zu ezagutzea, zure arazoak identifikatzea eta zure beharrak ulertzea izango da.

Arazo konplexuei ezin zaie edozein konponbide eman. Horregatik, diziplina anitzeko talde bat dugu, faktore bakoitza xehetasunez aztertuko duena, irtenbiderik egokiena eta finantziazio modu desberdinak  aurkitzen saiatzeko.

Gertutasuna gure indarguneetako bat da, puntu honetara iritsita ere. Honek zure aurrekontu eta baliabideekin bat datorren proposamen bat eskaintzea errazten digu, betiere kalitatezko emaitzak bermatuz.

Proiektua hasi aurretik aurpegiak kokatzea gustoko dugu, erakundeen atzean pertsonak daudelako. Gertutasuna lehenetsiz, proiektu arduradunak aurkeztu, faseak azaldu eta mugarriak zehazteko lanzamendu bilera bat egiten ohi dugu bezeroekin.

Eta orain… isilune luze bat emaitzak lortu arte? ez ba! Argi daukagu bezeroak parte-hartze aktiboa izan behar duela proiektuan, eta hala ez bada, zuzeneko komunikazioa eta arreta-zerbitzua ziurtatuko dugu egoeraren berri uneoro emateko.

Ez zaizkigu gaizki ulertuak gustatzen, eta ez dugu nahi zuk espero duzunaren eta izango duzun emaitzaren arteko arrakala bat. Horregatik, zu erabat konbentzituta egon arte ez dugu proiektu bat publiko egingo eta ez dugu amaitutzat emango.

Arriskuaren aurrean bakarrik geratzearen beldur zara? Ez kezkatu zuk nahi duzun arte lagunduko dizugu. Gure bezeroak zaintzea gustatzen zaigu; horregatik, proiektuaren jarraipena egiten dugu, hobekuntzak proposatuz eta, beharrezkoa izanez gero, eguneraketei buruz abisatuz.

1

1 / Zure beharrak ezagutu

Zure beharrak ezagutu Bezero berria bazara, edo lehenago gurekin lan egin baduzu ere, zu entzuteko prest gaude. Fase honen helburu nagusia zu ezagutzea, zure arazoak identifikatzea eta zure beharrak ulertzea izango da.
2

2 / Barne balorazioa egin

Arazo konplexuei ezin zaie edozein konponbide eman. Horregatik, diziplina anitzeko talde bat dugu, faktore bakoitza xehetasunez aztertuko duena, irtenbiderik egokiena eta finantziazio modu desberdinak aurkitzen saiatzeko.
3

3 / Proposamena aurkeztu

Gertutasuna gure indarguneetako bat da, puntu honetara iritsita ere. Honek zure aurrekontu eta baliabideekin bat datorren proposamen bat eskaintzea errazten digu, betiere kalitatezko emaitzak bermatuz.
4

4 / Abiatze bilera deitu

Proiektua hasi aurretik aurpegiak kokatzea gustuko dugu, erakundeen atzean pertsonak daudelako. Gertutasuna lehenetsiz, proiektu arduradunak aurkeztu, faseak azaldu eta mugarriak zehazteko abiatze bilera bat egiten ohi dugu bezeroekin.
5

5 / Proiektua garatu

Eta orain... isilune luze bat emaitzak lortu arte? ez ba! Argi daukagu bezeroak parte-hartze aktiboa izan behar duela proiektuan, eta hala ez bada, zuzeneko komunikazioa eta arreta-zerbitzua ziurtatuko dugu egoeraren berri uneoro emateko.
6

6 / Emaitza martxan jarri

Ez zaizkigu gaizki ulertuak gustatzen, eta ez dugu nahi zuk espero duzunaren eta izango duzun emaitzaren arteko arrakala bat sortzea. Horregatik, zu erabat konbentzituta egon arte ez dugu proiektu bat publiko egingo eta ez dugu amaitutzat emango.
2023

7 / Jarraipena egin

Arriskuaren aurrean bakarrik geratzearen beldur zara? Ez kezkatu zuk nahi duzun arte lagunduko dizugu. Gure bezeroak zaintzea gustatzen zaigu; horregatik, proiektuaren jarraipena egiten dugu, hobekuntzak proposatuz eta, beharrezkoa izanez gero, eguneraketei buruz abisatuz.