Estitxu Eizagirrek Udalgintza eraldatzailearen inguruan idatzitako Larrun aldizkarian idatzi dituenei esker jakin dut Garesko urteak daramatzala energia berriztagarrien bidetik.
Plangintza energetikoa egin zuten lehenik, eta udal kontratuak energiak berriztagarriak bermatzen zituzten enpresa etikoekin sinatu zituzten. Udal kontsumoa ahalik txikiena nola egin aztertu zuten eta eguzki plaka batzuk jartzen hasi ziren, adibidez haur eskolan.
2018an frontoiaren estalkian eguzki plakak jartzeko proiektua egin zuten eta 2019an jarri zituzten martxan 40 kilowatt-eko eguzki plakak. Euskal Herrian autokontsumo banatua legez onartu zen lehen aldia izan zen, hau da, ekoizpen eta kontsumo puntu bat izateaz gain, energia hori sei udal azpiegituretara eramaten dute: udaletxea, ludoteka, kultur etxea, frontoia, pabilioia eta kaleko argia.
Herritarrek lidergoa duten Gares Energia proiektuarekin eskutik energia komunitate bat sortuko dute. Garesko alde zaharraren ondarea oso babestua dago, Done Jakue bidea bertatik pasatzen delako eta ondorioz ezin dituzte plakak etxebizitzetako teilatuetan jarri. Udalak utziko dien frontoiko beste erdian jarritako eguzki plaken bidez sortuko dute etxebizitzetarako argindarra.
Informazio gehiagorako: