Singapurreko herritarren %80ak erabiltzen du gobernuaren aplikazioa. Supermerkatura edo lantokira joateko beharrezkoa izango zela iragarri zutenean izugarri hazi zen instalazio kopurua.
Albistea zabaldu denean pertsona batzuk aplikazioa desinstalatu duten arren, beste askok nahita ere ezin dute horrelakorik egin, eguneroko bizitzako ohiko gauzak egin ahal izateko behar baitute.
Pandemia amaitzean aplikazioa bertan behera utziko dutela esan du ministro batek, baina ez dut uste horrelako gozoki bati uko egingo diotenik.
Txopik Mastodon.eus-en galdetzen duen bezala: “Zenbatgarren estatua da birusaren beldurra herritarren pribatutasuna urratzeko baliatu ondoren bildutako informazioa zelatatze masiborako erabiltzen duena?”
Informazio gehiagorako: