Facebooken arauen arabera debekatua dago “osasun informazio sentikorra” iragarki pertsonalizatuak egiteko erabiltzea, baina itxura besterik ez da hori. Non dago tranpa? Facebookek ez die esaten iragarleei nork zer gaixotasun duen, baina bai ze gaixotasunen inguruko interesa duten. Adibidez, Novartis multinazionalak “Bularreko minbiziaren inguruko kontzientzia hartzeko hilabetea”-ren inguruko interesa zuten pertsonei bularreko minbiziaren aurkako pilula garestien publizitatea bistaratu zien.
Horrelakoak egiteko Facebookek erabiltzaileen profilak erabiltzen ditu. Erabiltzaile bakoitzaren interesak biltzen dituen profil hori osatzeko, Facebooken bertan ikusitako orriak kontuan izaten dituzte, noski, baina baita gainerako webguneetan bisitatutakoak ere. Facebooken sare sozialetako botoiek Troiako zaldi bezala jokatzen baitute, zer eta non ikusten dugun Facebooki jakinaraziz, orri hori partekatu zein ez. Behin baino gehiagotan esan izan dugun bezala, gure pribatutasuna babesteko gomendagarria da Firefoxeko uBlock gehigarria erabiltzea.
Informazio gehiago: