Facebookek denbora darama 13 urtetik beherakoentzat Instagram Kids sortu nahian. Filtrazioek sortu duten zalapartak eraginda proiektua pausatu dutela esan dute, baina ezin gara fidatu. Barne dokumentuek erakusten dutenez urteak daramatzate aurre-nerabeak erakarri nahian eta ez dute bat batean etsiko. Tiktok eta Snapchat-ek koska handia jan diete gaztetxoen artean eta hori arazo handia da beren negozioarentzat. Facebookek “marka zuri” bat behar du gazteengana iristeko.
Albiste hau Facebooken inguruko monografiko baten parte da:
Facebookek badaki bere produktuek gorrotoa sustatzen dutela eta kaltegarriak direla, baina hala ere irabaziak handitzearen aldeko apustua egiten du, pertsonen kaltetan
Informazio gehiago: